Ume izanez gozatzeko hitzordua Ene Kantakekin

2015/12/16
Izugarri gustatzen zaizkigu Ene kantak -eko lagunek ateratzen dituzten abestiak. Baita horien gainean eginiko bideoak ere. Oraindik haur izpiritua daukagula ikusarazten eta izpiritu hori kanpora ateratzen laguntzen duten kanta-bideoak dira. Hemen igo dugun hau adibide. Zapatu honetan, 300dik gora lagun izango gara, dagoeneko, Soreasu Antzokian bilduko garenak Ene Kantaken Oneka marrazoa azken lana ikusteko. Kantuak ikasita goaz! Sarrerak nahi badituzue kulturgunean eta www.sanagustinkulturgunea.net -en dituzue. Ez dira asko geratzen.
Erantzuna gehitu