Gure egin genituen kantak
2015/12/22
Ene Kantak eta honen 'Oneka marrazoa' antzezlana izan genuen larunbatean Soreasu Antzokian. Goraino beteta zegoen, bakoitza bere eserlekuan txintxo eserita. Hasi zen ikuskizuna eta hasieran lotsa arrasto batzuk agertu ziren, baina antzerkiak aurrera egin ahala ahaztu zituzten txikienek kontu guztiak eta oholtza aurrean amaitu zuten dantzan eta kantuan. Ondo pasa zuten, bai antzezleek, bai txikiek ere. Argazki bilduma Alberto Belokik egindakoa da.
Jarraian ikuskizunan jaso ditugun iritziak:
- Ondo. Amaiera oso ona izan zuen. Soinu teknikariak ere bikain, bolumena bere puntuan, suabe eta asegin jarri baitzuten. Hurrengo urtean berriro ikusiko nituzke.
- Ederki pasa genuen, eta saioa primerakoa izan zen! Zorionak lan-talde!
- Oso gustora egon ginen, haurrak zoratzen atera ziren antzokitik.
- Oso interesgarria 3-6 urteko umeentzat.
