Ken Zazpi taldeak 'Phoenicoperus' diskoa aurkeztuko du Sanagustin kulturgunean

2015/12/23
Atzo aurkeztu zuen, ikusgarri egin ere, talde bizkaitarrak disko berriaren bira. Zuzenekoa eskainiz egin zuen aurkezpena, argi eta irudi indartsuz egina. Bada, 2016an hasiko duen bira horretan egun seinalatu bat dago. Martxoaren 12an, Ken Zazpi Sanagustin kulturgunean izango dugu. Sarrerak laister jarriko ditugu eskuragarri.

Joan den astean 2016ko kultur bonoa aurkeztu genuen eta salgai jarri. Egitarau erakargarria eta potentea osatzen ahalegindu ginela ere esan genuen. Joango gara apurka esaten zer izango dugun. Dena dela, hauxe duzue aurrenekoa: martxoaren 12an, zapatua, kontzertua egongo da kulturgunean eta bertan Durangoko Azokan disko gehien saldu dituen taldea, 'Phoenicoperus' disko berria auzkezten: KEN ZAZPI.

Erantzuna gehitu