Jotakie, Ken Zazpi, 'Desentxufatuak', 'Divenire' eta datozenak
2016/01/11
Programazioarekin ari gara buru-belarri. Kooperatibaren irizpideak jarraituz, euskal panoramari begira jarrita, esparru artistiko guztiak kontuan izanda, bertakoari garrantzia emanez eta publikoarekin gogoratuz. Ekainera bitartean hilero izango ditugu kontzertuak, antzerkiak eta bestelakoak. Ari gara pixkanaka argitara ematen eta aste honetan baditugu berri pozgarri gehiago emateko. Guztiaz gozatzeko aukera paregabea duzue , gogoratu, kultur bonoa eskuratuta.
Argitara emandako ekitaldiak:
Urtarrilak 22: Desentxufatuak. Soreasu Antzokian, 21:30ean.
Martxoak 12: Ken Zazpi. Sanagustin kulturgunean, 23:00etan.
Apirilak 9: Jo Ta Kie, Dirección Obligatoria, Jo! eta Lin Ton Taun. Sanagustin kulturgunean, 22:00etan.
Urrian (eguna eta ordua zehazteko): Divenire. Soreasu Antzokian.