Erniarraitz sariketako lehen kanporaketa jokatuko da igandean Sanagustinen
2016/02/10
Maialen Akizu, Malen Amenazar, Jon Gurrutxaga, Aratz Igarzabal, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika bertsolariak ariko dira kantuan. FInala, martxoaren 4an izango da Azpeitiko Gaztetxean.
Bi urtetik behin izaten da Erinarraitz sariketa. Azkoiti, Errezil eta Azpeitian hiru kanporaketa jokatzen dira eta laugarrena eta azkena, finala, Azpeitiko Gaztetxean izaten da. Kanporaketa bakoitzeko irabazleak eta puntuazio altuen lortu dituzten ondorengo hiru bertsolariak izaten dira finalean.
Bertsolari gazteentzat prestatutako sariketa da. Bada, esanda bezala, lehenengoa igandea honetan jokatuko da, 17:30etik aurrera. Informazio gehiago urolakosta.hitza.eus webgunean aurkituko duzue, nahi izatera.