Umore onarekin, hankak airean
2016/02/16
Hileko bigarren igandetan hitzordua izaten dugu. Ondo pasatzeko. Dantzarako. Egia aitort, giro ederra egoten da, umore ona. Dantza jauziez ari gara. Nahi duen orok ikasteko moduko dantzak dira, beraz, animatuz gero, badakizue. Jarri harremanetan gurekin eta bideratuko zaituztegu edota egon adi hileko bigarren igandeei. Astindu hankak. Aurreko igandean argazki kamara astintzen ibili zena Jexux Artola izan zen. Hemen argazki batzuk.