Algarako mailegua

Ttanttaka antzerki konpainiako Joseba Apaolazak eta Zuhaitz Gurrutxagak Kreditua antzezlana oholtzaratuko dute bihar, ostirala. Azpeitiko Soreasu antzokian izango da emanaldia, 22:00etan hasita, eta dagoeneko salgai daude antzezlanerako sarrerak. Hamar euroren trukean eskura daitezke Sanagustin kulturgunean edo Interneten; eta kultur bonoa dutenek, erdi prezioan erosi ahal izango dute.
Iazko irailean estreinatu zuten lana, Donostiako Antzoki Zaharrean, eta harrezkero herriz herri, oholtzaz oholtza, ibili dira. “Iaz bira moduko bat egin genuen obrarekin, eta 30 bat emanaldi egin genituen. Datozen hilabeteetan ere baditugu emanaldi solte batzuk. Zortea izan dugu, egia esan”, azaldu du Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak.
Jarraitu irakurtzen: http://urolakosta.hitza.eus