Zer gertatzen ari da Saharan?

Gaur, asteartea, Zer gertatzen ari da Saharan? hitzaldia izango dugu Sanagustin kulturgunean. Khamar Saharar herriaren aldeko elkarteak eta Elkar-ekinek elkarlanean antolatuta.
Saharar herriari buruzko hiru begirada eskainiko dituzte biharko solasaldian. Hassanna Aalia, Espainiako gobernuak ezarritako kanporatze agindua duen ekintzaile sahararra, Juan Karlos Izagirre, Saharan mediku lanetan izandakoa eta Embarca Belkher, Azkoitian bizi den ekintzaile sahararrak euren bizipenak azalduko dituzte.
Antolatzaileek azaldu dutenez, "Hassannak lurralde okupatuetako errealitatea kontatuko digu, Juan Karlos Izagirrek herrien arteko kooperazioari buruzko hausnarketa konpartituko du eta Embarcak, saharar gizartean emakumeak duen garrantzia azalduko digu". Mahai ingurua, Irati Labakak gidatuko du. Joan den urteko udan Askapenarekin lurralde okupatuetara joateko aukera izan zuen Labakak.