Ez da Zine Klubaren emanaldirik egongo, momentuz
2011/10/05
Filmeen banatzaile etxeekin izan dituzten arazo batzuk tarteko, bertan behera utzi dituzte iragarritako emanaldiak. Behin-behineko erabakia da, kontuak argitu artekoa. Beraz, bihar Sanagustin kulturgunean bota behar zuten 'De dioses y hombres' filma ez da egongo.
