Irudigarria, ikusgarria zapatuan izan genuen kontzertua
2016/03/14
Alberto Belokiren argazkiak ditugu. Zapatuan Ken Zazpik eta Jon Basagurenek emandako kontzertukoak. Irudi ederrak sortu ziren. Atzean pantaila erraldoi bat lagun, mimo handiz prestatuko bideoak bota zituzten Ken Zazpikoek, kantu bakoitzarekin bat. Jon Basaguren, berriz, bikain (taldearekin etorri behar du!). Musikariek ez zuten hutsik egin, zaleek ere ez. Gau borobila. Ea gustuko dituzuen argazkiak. Zapatu honetan izango dugu hurrengo kontzertua: Arkada Social+Shock Waves.