30 sarrera geratzen dira apirilaren 9ko kontzerturako
2016/03/23
Jotakie, Lin Ton Taun, Dirección Obligatoria eta Jo! taldeek eskainiko duten zuzenekorako sarrerak agortzear daude. Internetetik erosteko aukera itxita dago eta kulturgunean ale batzuk geratzen dira. Festa giro handia izango dugu.
Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolak antolatuta, Azpeitiko ikastolaren sorreraren 50. urteurrena ospatzeko prestatu duten ikasturte beteko egitarauaren barne doan ekitaldia da. Kontzertu gau berezia, baliarako lau talde mitikoekin.
Jendearen erantzuna ona izan da eta 30 bat sarrera besterik ez dira geratzen zuzenekoa ikusi nahi dutenentzat. Sanagustin kulturgunean eskura daitezke.