Bihotza musikaz betetzeagatik; eskerrik asko
2016/04/11
Hitz gutxi ditugu zapatuko kontzertuaren gainean esateko. Baina esan beharrekoak dira. Egindako saiakerarengatik, hartutako lanengatik, zaleak gustura uzteagatik, eskainitako zuzenekoengatik eta utzitako oroitzapen musikal eder honengatik ESKERRIK ASKO Jo!, Jotakie, Dirección Obligatoria eta Lin Ton Taun taldeei. Argazki bilduma Alberto Belokiri esker egin dugu -mertzi hiri ere!-.