Ostiralean Triki Giro jaialdia
2016/04/19
Apirilaren 22an, ostirala, trikitiaz gozatzeko eta trikitizaleekin gozatzeko aukera izango dugu. Triki Giro jaialdia prestatu dugu herriko eta bailarako trikitilariekin elkarlanean. 19:00etan hasiko da, Sanagustinetik abiatuko den kalejirarekin. Herriko kaleak girotu ondoren, tripak betetzeko tartea izango dugu kulturgunean, 21:00etan, egingo den afariarekin (aurrez erreserbatu behar da afaria, Sanagustinen edo 943 10 52 20 telefono zenbakira deituta). Eta amaitzeko afalostean Bide Batez taldearekin erromeria izango dugu.