Pentsioen etorkizuna mintzagai Miren Etxezarretarekin

2016/04/21
Pentsioen etorkizuna mintzagai Miren Etxezarretarekin
Pentsioen gaia aztertuko du nagusiki Etxezarretak baina, horrez gain, egungo egoera ekonomikoa ere izango du hizpide eta horri erreferentziak eta kritikak ere egingo dizkio. Miren Etxezarreta Zubizarreta (1936, Ordizia) ekonomialaria, ezkerreko intelektuala eta gizarte mugimenduen inguruko ekintzailea da. 2007tik aurrera Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ekonomia Aplikatuaren katedratiko emeritua da.

Miren Etxezarreta ekonomialaria eta gizarte aktibista da, hitzaldia emango du gaur gurean. Elkar-ekin, Baigera eta Duintasunak antolatu du.

Herritarren artean zabalduta dago etorkizunean pentsioentzat dirurik egongo ez denaren ustea. Beldur hori erreala edo sortua da?

Gizartean beldurra sortzeko zabaldu den mezua da hori. Horren atzean finantza interesak daude, baina ez da Espainiara soilik mugatzen, munduko finantza sistemak bereganatu nahi ditu pentsio publikoen fondoak pentsio pribatuetarako. Horretarako, aspaldi Munduko Bankuak operazio bat jarri du martxan etorkizunean pentsioetarako dirurik egongo ez denaren ideia gizartean zabaltzeko. Nahita sortutako beldurra da.

Baina, erreala al da? Etorkizunean pentsioak egongo al dira?

Hori gure esku dago. Guk esaten badugu ez dela pentsioentzat dirurik egongo, ez ditugu kobratuko; baina, argi badugu pentsioentzat dirua egon daitekeela eta mobilitzatzen bagara kobratuko ditugu. Egun ditugun eskubide sozialak ez dizkigute oparitu, borrokatuta irabazi ditugu, tartean pentsioa. Hori oso eskubide erakargarria da finantza kapitalarentzat, eta desagerrarazten saiatzen ari dira, herritarrek pentsio pribatuak egiteko. Dagoeneko jaisten ari dira pentsioak, beraz horien alde borrokatu behar dugu ez desagertzeko.

Elkarrizketa osoa irakurtzeko, joan Urola Kostako Hitza-ren webgunera.

Erantzuna gehitu