Miren Etxezarreta: "Kalea da borrokarako eremua, ezin dugu kalea galdu"

2016/04/22
Miren Etxezarreta: "Kalea da borrokarako eremua, ezin dugu kalea galdu"
(Elkar-ekinen laburpena) Zorrotz aritu zen Miren Etxezarreta ekonomilaria eta gizarte mugimenduetako kidea atzo, osteguna, arratsaldean Sanagustinen eman zuen hitzaldian. Pentsioen jaitsieraren nondik norakoak izan zituen hizpide hasieran, azken urteotako erreformak azalduz eta pentsioak jaistekoa argudioei datuekin aurre eginez.

Pentsio planen inguruan hitz egin zuen ondoren, horien atzean dauden interes ekonomiko izugarriak esplikatuz eta bankuak jokatzen ari diren papera salatuz.

Borrokara lotzeko deialdiarekin amaitu zuen hitzaldi Etxezarretak. Kausa justuekiko aktiboak diren pertsonak hobeto bizi direla gaineratu zuen. Etxezarretaren esanetan, "borrokaren bidez lortu dira eskubideak historikoki", eta kalean egoteak duen garrantzia aipatu zuen zentzu honetan.

Amaitzeko, bertaratu zirenek hitz egiteko aukera izan zuten. Horrela, herritar askok beraien iritziak eman eta galderak egin zituzten gaiaren inguruan.

Erantzuna gehitu