Familian eta trikiti giroan
2016/04/25
Urola Erditik etorritako trikitilari eta panderojoleak bildu genituen ostiralean, irakasle, ikasle, zale... guztiak maisuak. Triki Giro jaialdiaren aitzakian bildu genituen, baina familia bat zen arratsalde hartan bildu zena. Zazpietan plazatik abiatuta kalejira egin zuten Alde Zaharreko kaleetatik (ikus argazkiak www.uztarria.com ) eta ondoren afaria eta erromeria izan genituen jaialdia borobiltzeko. Giro ederra izan zen nagusi. Bazen lehen, eta badirudi, badagoela orain eta izango dela etorkizunean. (Bideoa Urola Kostako Hitza k grabatua eta editatua)