Money For Rope zuzenean ikusteko gomendioa

2016/05/16
Bi talde bikain ikusi genituen zapatuan. Australiatik etorriak biak. The Meanies zen kartel burua, oso Ramoneroak, kantu motz eta biziekin, Link McLennan abeslaria guztia ematen, ikus-entzuleekin hizketaldiak sortzen.. Oso ondo. Hala ere, gaueko ezustekoa, Money For Rope taldea izan zen. Oso oso indartsua, bi bateriek markatutako erritmo hipnotizadoreekin, teklatuak sortzen zuen atmosfera bereziarekin, baxuaren gardentasunarekin eta abeslariaren bihotzarekin. Bikaina taldea. Argazkiak, Alberto Beloki handiarenak dira (mertzi). Jazzaldirako bi sarrera zozkatu genituen, agindu bezala, eta Hector Legarda Lizarratik etorritako ikus-entzuleari tokatu zitzaizkion.
The Meanies+Money For Rope
Erantzuna gehitu