Publikoaren eta laburmetraia onenaren sarien irabazleak, gaur, MendiTour jaialdian

2016/05/26
Asteartekoaren zapore onarekin, MendiTour jaialdiaren bigarren saioa eta azkena izango dugu gaur. Ikusiko ditugun filmak, hiru kasu honetan ere, hauetxek dira: kultura eta natura uztartu dituen Dominica; laburmetraia onenaren saria irabazi duen High & Mighty; eta publikoaren saria irabazi duten Jeff Lowe's Metanoia. Zozketa bidez, Joxin Iturriotz ( Hitza egunkariari esker) eta Juan Inazio Azkueri (Kultur Mahaiari esker) bina sarrera tokatu zaizkie. 21:00etatik aurrera, Soreasu Antzokian.
Erantzuna gehitu