Azken orduko osasun arazoengatik bertan behera geratu zen Afari Musikatua
2011/10/10
Hilean behin, afaritako garairako musikari bat ekarri eta kontzertu txiki bat antolatzeko asmoa dugu. Jendea lasai afaltzen eta tertulian dabilen bitartean giro goxoa sortzea da helburua eta 'Afari Musikatua' jarri diogu izena ekimen horri. Aurrenekoa, joan den zapaturako (urriak 8) antolatu genuen, baina bertan behera geratu zen ekitaldia. Biolinarekin afaritako garaia girotu behar zuen musikariak, azken orduko osasun arazoak tarteko, ezin izan zuen etorri. Bigarren saiakera egingo dugu hil honetan eta urriaren 21erako (ostirala) Afari Musikatua antolatuko dugu.