'Erregea eta Bufoia' ikuskizunerako sarrerak salgai daude Sanagustinen
2011/10/11
Igande honetan izango da Erregea eta Bufoia antzerkia eta bertsoa uztartzen dituen ikuskizuna. Ander Lipus aktorea eta Andoni Egaña bertsolaria aurrez aurre ariko dira hitzekin jolasean. Azpeitira egokitutako saioa eskainiko dute, joaten diren herrietara moldatzen baitute ikuskizuna. Sarrerak, 5 eurotan, dagoeneko Sanagustin kulturgunean salgai daude. Igandean 19:00etan da. (Laster, sarrerak webgunetik eros ahal izateko aukera jarriko dugu).
Zer den Erregea eta bufoia ikuskizuna? Horrela azaltzen dute beraiek:
"Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!!
Nork apainduko ote du hitza hobeto da, erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa.
Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango?
Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bapatekotasuna emago dio emanaldiari."
Gaur, Iro Landaluze
Perretxikoen inguruko hitzaldia izango dugu gaur (asteartea, urriak11), 19:00etan hasita. Iro Landaluze adituak emango du. Eta, horrez gain, kulturgunean perretxikoekin egindako pintxo ezberdinak egingo ditugu gaurko egunez.