Taldeek kudeatzen baitute
2011/10/15

Sanagustin kulturguneko sarrerako albo batean Azpeitiko kultur taldeen izenak ageri dira gaurtik. Kultur Mahaia osatzen duten elkarteak dira, Azpeitiko 23 kultur taldeak. Eurek kudeatzen dute Sanagustin .
Sanagustineko sarrerako beste alboan kulturguneko hileko egitarauaren panela dago, gaurtik argiztatuta. Panelaren azpian herriko edozein elkartek bere ekimenen kartelak jartzeko txokoa dago.