Kukubiltxoren 'Leihotik mundura' txontxongilo emanaldia ikusteko sarrerak salgai jarri ditugu
2011/10/18
Pirritx eta Porrotxen Pupu eta Lore protagonista dituen ikuskizuna da 'Leihotik mundura'. Sudur-gorrien unibertsotik sortutako bi konstelazio dira Pupu eta Lore eta mundua ezagutzera etorriko dira, Lagun txakurrarekin. Bidaian zehar lagunak egingo dituzte, hodei handia eta zelaiko kolorea eta hauek, adibidez, ipuinak kontatuko dizkiete. Guztiz ilundutako eskenatoki batean, argiekin jolasten dute obra honetan Kukubiltxokoek. Igandean, 18:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak Sanagustin kulturgunean daude, 5 eurotan.
Euskarazko antzerki familiarra.
Egilea: Pako Aristi.
Eszenografia: Tarzi, Javier Obregon.
Zuzendaritza: Josu Camara.
Iraupena: 50’.
Sarrera: 5 euro.