Kafe Naparraren lehen saioaren balorazio ona egin dute antolatzaileek
2011/10/20

"Hasiera, leku berri batean, guretzat erronka zen, baina jendeari balorazioa idatziz eskatu genion eta emaitza, %99ak, ona zela zioen". Urolakoan napar zuzterrak taldeko Mirari Bereziartuak positibotzat jo du lehen saioa: "Jendea gozo sentitu zen eta gaiarekin bat egin zuen; oso ondo joan zen. Parte-hartze oso altuarekin formulak berak hala eskatzen duelako". Asteazkenero, abendura bitartean, Kafe Naparra saioak egongo dira, 21:00etan.