'1512' DVD-aren aurkezpena egingo dute Kafe Naparrean
2011/10/26
Urolaldekoen napar zuzterrak taldekoek antolatuta bigarren Kafe Naparraren ekitaldia izango da gaur (urriak 26) Sanagustinen. 20:30erako egin dute bilkura deialdia, eta gaurkoan Nabarraldeko Angel Rekaldek 1512 DVDaren aurkezpena egingo du. Aurreko astean ekin zioten Kafe Naparrei 1512-2012, deuseztatu ezin izan duten oroimena gaiarekin.