Cannibales & Vahines eta Krista Muir kontzertuan, Sanagustinen
2011/10/27
Bihar, urriak 28, ostirala, Krista Muir eta Cannibales & Vahines taldeen kontzertua egongo da Sanagustinen, 5 eurotan. Muir, Betweens Atoms disko berriarekin dator. Maiatzean argitaratu zuen (bideoan hango kanta bat). Biharko kontzertuan bera bakarrik egongo da, akustikoan eskainiko baitu kanadiarrak. Eta harekin batera, Cannibales & Vahinesek joko du. Frantziako Tolosak hiruko honek (bateria, gitarra eta saxoa), musikalki, rock askea edo "freerock" delakoa jorratzen du. 23:30ean hasiko da kontzertua.