Sanagustinen kudeaketa

2011/11/11
Donato Unanue ( 'Uztarria' herri aldizkaria ). "Herriko 23 kultur taldeak Sanagustineko kudeaketaren partaide direla jakiteak poz handiagoa ematen dit".

Azpeitian bizi ez garenontzat txundigarria da herrian 23 kultur talde daudela jakitea. Horiek, Sanagustineko kudeaketaren partaide direla jakiteak poz handiagoa ematen dit. 23 talde horietatik bederatzi musikari daude lotuta; bost zinea, antzerkia, argazkia edota irudiari; hiru talde dantza munduari; bi arkeologia eta historiari; eta beste lau Interneti, bertsolaritzari, ikastolari eta kulturari. Nahi duenak nahi duena esango du, baina kultura horrela sakondu eta hedatzen da: taldeei parte hartuaraziz. Demokrazia behetik gora eraikitzen da. 

Erantzuna gehitu