'Joe Cocker' Sanagustin kulturgunean
2011/11/14
MobyDick eta Bikustik taldeen kontzertua izan zen joan den ostiralean (11-11-11). Hurrenkera horretan jo zuten, baina Bikustiken azken kanta jotzerakoan MobyDick oholtzara igo zen. Gu testigu, arratsaldean bertan erabaki zutela hori egitea eta behin baino ez zutela entseatu. Joe Cocker-en 'With a little help from my friends' da kanta eta emaitza bideoan duzue.