Iñaki Bergara 'Pio': Txalo saria eta biografia

2011/11/18
Antzezleak bihar (larunbata) jasoko du saria eta Uztarriak hari buruzko liburuxka aurkeztuko du. 12:00etan hasiko da ekitaldia, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitiko Uztarria Komunikazio Taldeak Iñaki Bergara Pio-ri buruzko biografia aurkeztuko du larunbat honetan. Aurkezpen ekitaldia aurtengo Antzerki Tokapeten Txalo sarien banaketarekin batera izango da, Txalo saria Bergarak berak jasoko baitu. 12:00etan izango da bi gauzen ekitaldia, Sanagustin kulturgunean.

Bergara Azpeitiko antzerki amateurrean 25 urtez aritu da aktore, eta guztira hamazazpi obra inguru antzeztu ditu Antxieta eta Lakrikun taldeekin. 

Monika Juaristi kazetariak idatzi du biografia. Uztarriaren azaroko aldizkariak liburuxkako pasarte batzuk ekarri ditu.

Uztarriaren 20. produktua da oraingo hau.

Erantzuna gehitu