Mus txapelketako lehen saioa ostegun honetan, Kultur Mahaiko bazkideen artean

2011/11/22
21:30etik aurrera jokatuko dute, Sanagustinen, eta orduan bertan ere eman ahal izango da txapelketa horretarako izena. Ostiralean Zulozabal, Loiolabide Zahar, Iturri eta Vivero soziedadeetako bazkideak ariko dira, larunbatean Landeta, Ilunpe, Ziripoteko eta Oilagorrakoak. Lehen fasea abenduaren 9an bukatuko da eta 30 bat elkartetan jokatuko dute (Orkatzekoa apuntatu berri da). Fase finala abenduaren 10ean, Sanagustinen.

Azpeitiko soziedadeen arteko I. mus txapelketan, ostegun honetan (azaroak 24) jokatuko da lehen faseko aurreneko txapelketa: Kultur Mahaiko bazkideen artekoa, Sanagustin kulturgunean, 21:30etik aurrera. 

Ostegunerako izena emateko epea orduan bertan itxiko da, 21:30ean. Aurrez eman daiteke izena lapikue@gmail.com-era idatzita edo Sanagustinen, eta bikote bakoitzetik batek gutxienez Kultur Mahaiko bazkide izan behar du —momentuan ere egin daiteke bazkide; urtean 10 euro dira—.

Egunotako beste txapelketa batzuk

- Ostirala (azaroak 25). Zulozabal, Loiolabide Zahar, Iturri eta Vivero soziedadeetan.
- Larunbata (azaroak 26). Landeta, Ilunpe, Ziripot eta Oilagorran. 

Data jarritako beste batzuk

- Oilo Soro: abenduak 2, ostirala.
- Nahi genduena (Nuarbe): abenduak 2, ostirala.
Harkaitza: abenduak 3, zapatua.
- Zokoa: abenduak 7, asteazkena.

Abenduaren 9ra arte 30 bat elkartetan ariko dira musean. Azkena apuntatzen Orkatzeko soziedadea izan da. Fase finala abenduaren 10ean izango da, Sanagustinen. Lehen faseko txapelketa bakoitzeko bi bikote finalistak sailkatuko dira bukaerakora.

Txapelketaren helburuak

Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du mus txapelketa, helburu hauekin:

- Soziedadeen arteko hartu-emanak gehiago sustatzea.
- Bide batez, Kultur Mahaiak diru iturriak lortzea txapelketarekin (Kultur Mahaiak aurten 19.000 euroko aurrekontua du).

Erantzuna gehitu