Zapatuan Enekora, 23:00-etan
2011/11/24
Aldaketak izan dira larunbateko kontzertuari dagokionez. Acoustic Glorious taldea etortzekoa zen afalordua girotzera. Talde osoa beharrean, taldeko kide bat, Eneko Larrañaga zestoarra ariko da oholtzan larunbatean, 23:00etatik aurrera. Larrañagak Kora izeneko 21 sokako arpa afrikarra jotzen du eta emanaldia bere ahotsez eta Jon Manterolak eginiko bideo proiekzioz lagunduko ditu. Bideoan duzue larunbatean ikusi eta entzun ahal izango denaren adibidetxo bat .