Giro polita kantu afarian

2011/11/26
Giro polita kantu afarian
Bart hasi da Kultur Mahaiaren II. Kulturaldia, Sanagustinen. Kitarrista taldeko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideak aritu dira abesteko giroa jartzen, eta jendeak lagundu die.

Atzo gauean hasi zen Kultur Mahaiaren II. Kulturaldia, Sanagustinen, kantu afariarekin, eta giro polita izan zen. 20 bat lagun izan ziren kantu afarian bertan, baina Sanagustinen bestela afaltzen ari zirenak ere animatu ziren abestera, baita ondoren jende gehiago ere. Kitarrista taldeko eta Julian Barrenetxea abesbatzako kideak aritu ziren abesteko giroa jartzen.

Hain zuzen, Kitarrista taldea eta Julian Barrenetxea elkarrekin aritu ziren atzo lehen aldiz. Afaria zela-eta elkarlanean aritu dira aurreko egunetan kantak-eta aukeratzen. Gustura bukatu zuten atzo bi taldeek. Kultur Mahaiak eskerrak eman nahi dizkie. 

II. Kulturaldiko hurrengo ekitaldiak

- Abenduak 4 (igandea). 18:00etatik aurrera, Ta3. Azpeitiko Zine Klubak antolatuta Acción obrera dokumentalaren emanaldia. Gaztetxean.

- Abenduak 9 (ostirala). Kontzertua Sanagustin kulturgunean —zehaztasunak hurrengo egunetan—.

- Abenduak 11 (igandea). Sanagustinen:

18:00etan ohorezko bazkidetza ekitaldia.

19:00etan Poesiaren gauza galduak emanaldia: poesiak errezitatu, azalpenak eman eta kantuan ariko dira Gotzon Barandiaran, Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda. 

II. Kulturaldiko argazkiak

 

Erantzuna gehitu