Euskaldunon iraunkortasunari begiratzeko era bat

2011/11/29
Asteazken honetako Kafe naparra saioan Nabarraldeko Koldo Martinez Garatek hitz egingo du Nafar paradigmaz: "Nafar paradigmak euskaldunon nazio prozesu historikoa eta XXI. mende hasieran daukagun egoera argitzen eta ulertzen laguntzen du". Asteazkenean, azaroak 30, 19:00etan izango da.

Zer dela eta laguntzen du nafar paradigmak euskaldunon nazio prozesu historikoa eta  XXI. mende hasieran daukagun egoera hobeto ulertzen?

"1. Gizartea eta lurraldea bere osotasunean jasotzen duelako.
2. Ez delako mugatzen menpeko hartuta gaituztenek inposatutako sistema administratibo eta politikoetara.
3. Ez duelako onartzen gizarteak mugatzerik ez bere burua ez eta lurraldea ere.
4. Demokrazia eta askatasun eskaeren inguruan, etorkizunerako aurreikuspen erreal eta integratzaileak planteatzen dituelako, askatasunetik antolatzeko dauzkagun utzi ezineko printzipioetan zehazten direnak. 
5. Nazioartean, gure herriaren aldarrikapena aurkezten duelako, ez bakarrik Espainiak eta Frantziak duten barne arazo soila".

Erantzuna gehitu