'Apaizac Obeto' goizean zehar Sanagustinen

2011/12/01
"Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI ikastetxearen helburu irmoetariko bat Euskal Herriko kultura eta balioak zabaldu eta garatzearena izanik, Hizkuntza Normalkuntzakook Kultur jardunaldiak antolatu ditugu". Sanasgutin kulturgunean izango dira eta lehen saio gaur goizean bertan izango da: Apaizac Obeto dokumentala botako dugu hiru saiotan. Herritarrentzat irekiak dira jardunaldiok.

Egitaraua

Apaizac obeto dokumentala.
Eguna: Abenduak 1 (osteguna)
Orduak: 08:00, 09:45 eta 11:15ean (3 saio)
Doan eta herritarrentzako irekia

Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa: Brujeria eta inkisizioa, hitzaldia.
Eguna: Abenduak 5 (astelehena)
Orduak: 09:00etan eta 11:00etan.
Hizlaria: Idoia Arrieta
Doan eta herritarrentzako irekia

1512: Nafarroaren konkista eta Nafarroaren historia, hitzaldia.
Eguna: Abenduak 19 (astelehena)
Orduak: 09:00etan eta 11:00etan.
Hizlaria: Beñi Agirre
Doan eta herritarrentzako irekia

Erantzuna gehitu