Mus txapelketako bigarren astea, jokoan

2011/12/02
Mus txapelketako bigarren astea, jokoan
Gaur (ostirala) Oilo Soro, Irrintzi, Nahi genduena (Nuarbe), Ilunpe, Zokoa eta Orkatzen jokatuko dute, larunbatean Harkaitza, Izarraitz Txoko, Loiolatxo eta Inpernun, igandean Arauntzan. Atzo Antxieta soziedadean hogei lagun aritu ziren; irabazle, Bixente Unanue 'Uherte'-Joxe Antonio Lasa 'Zamaye' bikotea. Fase finala abenduaren 10ean (larunbata), Sanagustinen, 64 bikoterekin (15:00).

Bukatzen ari da soziedadeen arteko I. mus txapelketako lehen fasea; egunotan ari dira jokatzen bigarren asteburua. Atzo (osteguna) Antxieta Urrestillako soziedadean hogei lagun aritu ziren jokoan, eta Bixente Unanue Uherte-k eta Joxe Antonio Lasa Zamaye-k osatutako bikotea izan zen txapeldun —arkumea, ardo kaxa eta gazta irabazi zituzten—.

Bigarren Iñaki Berasategi Erreiru-Lander Garate bikotea geratu zen eta, irabazleekin haiekin batera, txapelketako azken fasera sailkatu dira. Abenduaren 10ean (larunbata) izango da fase finala Sanagustin kulturgunean, 64 bikoterekin (15:00).

Txapelketako lehen faseko datozen saioak

- Gaur (ostirala). Oilo Soro, Irrintzi, Nahi genduena (Nuarbe), Ilunpe, Zokoa eta Orkatzen.

- Bihar  (larunbata). Harkaitza, Izarraitz Txoko, Loiolatxo eta Inpernun.

- Etzi (igandea). Arauntzan.

Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du txapelketa, soziedadeen arteko hartu-emanak gehiago sustatzeko asmoz. Bide batez, Kultur Mahaiak diru iturriak lortu nahi ditu txapelketarekin (Mahaiak aurten 19.000 euroko aurrekontua du).

Informazio gehiago hemen

Erantzuna gehitu