Kultur Mahaiak dio urte ona izan dela, Sanagustinegatik-eta

2011/12/02
Kultur Mahaiak dio urte ona izan dela, Sanagustinegatik-eta
Atzo gauean egin zuen batzarra. Sanagustin osatuaren kudeaketa dauka kultur bilguneak uztailetik, eta kulturguneak harrera ona eta dinamika handia du, kultur komunikabideetan aurrerapausoak eman ditu Mahaiak, eta beste ekimen batzuk ere jarri ditu abian: II. Kulturaldia, soziedadeen mus txapelketa, entitate ekonomikoekin lankidetza... Horrez gain, dagoeneko 352 bazkide dira Kultur Mahaian. Batzarrari buruzko informazio gehiago lapikue.net-en .

Hain zuzen, Sanagustin kulturgunearen atalean atzo Azpeitiko Kultur Mahaiko batzarrean esandakoa:

- "Iazko abenduaren erdialdean Udalarekin elkarlanean Sanagustin kulturgunea ireki ostean, aurtengo uztailean osatu egin dugu eta eguneroko dinamika du. Kultur Mahaiak hartu du kudeaketa. Harrera ona izan du kulturguneak, martxa handia dago (lehen lau hilabeteetan 54 ekitaldi), eta orain arte arlo ekonomikoan aurreikusitakoa betetzen gabiltza. (Ikusi Sanagustin osatuaren lehen 100 egunen balantzea).

- Komunikazioan: Sanagustineko weba sortu dugu (eta haren sare sozialak; Facebook-en dagoeneko 1.200 jarraitzaile ditugu), kulturguneko panela jarri dugu eta hileroko eskuko agenda egokitu.

- 2012an, aipatutako arloetan aurrerapausoak eman eta oinarri batzuk jarri (Sanagustinen, adibidez: kooperatibizazioa garatu, ekitaldien antolakuntza irizpideak finkatu, diru iturri berriak lortu...)".

Kooperatibizazioa eta estilo liburua

Horretaz gain:

- Sanagustineko kooperatibizazioa garatzeko Talde Eragileak egindako proposamenaz hitz egin zuten batzarrean.

- Kulturguneko eguneroko funtzionamendurako estilo liburua onartu zuten. 

Ekitaldiak

- Balorazio ona. 132 egun dira Sanagustin kulturgune osatua ireki genuenetik.

Oro har, ekitaldiek oso harrera ona eduki dute.

Jende aldetik aniztasuna (adina, jende mota, herrikoak / kanpokoak).

Ekitaldi mota desberdinen eskari handiak.

- Ekitaldi kopurua. Uztailaren 22tik —kulturgune osatuaren lehen egunetik—, 54.

- Diziplinak.

Musika: 14 ekitaldi (banda, rocka, jazza, DJ...).

Antzerkia: 3 (haietako batean, bertsolaritza).

Dantza: 2.

Abesbatza: 2.

Pailazoak: 4.

Poesia: 1.

Bakarrizketak: 1.

Musa: 2.

Proiekzio-film-dvd emanaldiak: 10.

Hitzaldi-solasaldi-aurkezpenak: 15.

- Sarrerekin ekitaldiak. %6.

- Herriko taldeak / kanpokoak.  36 / 18.

- Astegunak / asteburuak. 26 / 28.

- Besterik.

Sanagustinen erakusketekin abenduaren 5ean hasi. Bi gune: pasilloa eta aretoko albo bat.

Ekitaldien programazioa orekatzeko eta orain arteko esperientzia kontuan hartuta antolakuntza irizpide batzuk jartzen hasi da Kultur Mahaia, eta 2012ko kudeaketa plana osatzerako zehaztuko ditu.

Bazkideen batzarra abenduaren 10ean

Kultur Mahaiak abenduaren 10ean (larunbata) bazkideen batzarra egingo du, Baigera I aretoan, 11:00etan. Gaien artean izango da Sanagustin.

Erantzuna gehitu