Asteburu betea Sanagustinen, Kultur Mahaiaren ekitaldiekin
Azpeitiko Kultur Mahaiak ekitaldi asko egingo ditu aste bukaera honetan Sanagustin kulturgunean.
Ostiralean eta igandean II. Kulturaldiko azken ekitaldiak
- Ostiralean, 23:00etan Sanagustinen: Islaia Hazparneko taldea. Sarrera, doakoa.
- Igandean, 18:00etan Sanagustinen: Imanol Elias Odriozola, Kultur Mahaiaren ohorezko bazkide. Ekitaldi irekia.
- Igandean, 19:00etan Sanagustinen: Poesiaren gauza galduak emanaldia. Poesiak errezitatu, azalpenak eman eta kantuan ariko dira Gotzon Barandiaran (idazlea), Gorka Urbizu (Berri Txarrak) eta Imanol Ubeda (Bide Ertzean). Sarrera, doakoa.
Azaroaren 25ean hasi zen Kultur Mahaiaren II. Kulturaldia.
Larunbat arratsaldean soziedadeen mus txapelketako finala
- Larunbat honetan bukatuko da Azpeitiko soziedadeen arteko I. mus txapelketa, Sanagustinen jokatuko duten finalarekin. 15:00etan hasiko da, eta 50 bat bikote ariko dira. Kultur Mahaiak antolatu du txapelketa, soziedadeen arteko harremana gehiago sustatze aldera. 300 lagun aritu dira txapelketan. Kopuru ona da lehen urtea izateko.
Horiez gain, eta besteak beste Sanagustineko gaiez aritzeko, Kultur Mahaiko bazkideek batzarra egingo dute larunbatean: Baigera I aretoan, 11:00etatik aurrera. Bazkidetu zaitez zu ere.
Azpeitiko kultur talde denek, norbanakoek, udal taldeak, kultur teknikariak eta Sanagustineko langileek osatzen dute Kultur Mahaia.