Fatima Galia Salem-ek 'Nada es eterno' poema liburua aurkeztuko du Sanagustinen
2011/12/15

Kazetari eta idazle sahararrak 1989-2009 urte bitartean idatzi dituen poemak bildu eta liburu batean argitaratu ditu. Azpeitiko Khamar Sahararen Aldeko Elkarteak antolatuta, gaur, abenduak 15, 19:00etan, liburua aurkeztuko du Azpeitian. Saharako ahozko literaturaz ere jardungo du.
Fatima Galia Salem Saharan jaio zen, baina umea zelarik, bederatzi urte zituela, Kubara alde egin zuen bizitzera. Han kazetaritza ikasketak egiten hasi zen, baina eten egin zituen Nazio Batuen Erakundeak Saharari erreferenduma egiteko aukera aitortzean. 19 urte zituen orduan eta gertakari historiko baten atarian zegoelakoan kazetaritza lanak egiteko asmoz Saharara itzuli zen. Ez zen erreferendumik egin.
Azkenik, Leioako Euskal Herriko Unibertsitatean bukatu zituen kazetaritza ikasketak. Gaur egun, Galdakaon bizi da.