Literatur taldea osatzeko lehen bilera egingo dute kulturgunean

2011/12/16
Ahalegin bat izango da, literatur esparrua talde gisa lantzeko eta, ondorioz, herriari literaturarekin zerikusia duten ekimenak eskaintzeko lan taldea osatu nahi baita. Kultur Mahai barruan literatura esparruko talderik ez egoteak sortu du gogoetarako bide hau. Herriko idazle eta norbanako batzuekin aurrez hitz egin da, iritziak jaso dira eta gaur (abenduak 16), 18:00etan, Sanagustin kulturgunean bilera egingo dute. Gai honetan interesatua dagoen edonor ager daiteke bilerara.
Erantzuna gehitu