'Sautrela' ETB-ko saiorako Mikel Alberdi idazlearen elkarrizketa grabatu dute Sanagustinen
2011/12/16

Azpeitiarrak 'Hizkien eskalea' liburua argitaratu zuen azaroan , Lurdes Larrañaga bilbotarraren ilustrazioekin apainduta. Gaur, abenduak 16, ETB 1eko literatur saioak elkarrizketa egin dio Sanagustin kulturgunean. Liburua Alberdi berak ekoiztua da eta Azpeitiko Kultur Mahaiak bazkideen artean zozketatuko du.