Maialen Aldalur eta Amets Amubieta herritarrak txapeldun, bigarren urtez jarraian
2011/12/22

XI. Dantza Suelto txapelketako San Tomasetako saioan lehen postuan geratu ziren 212 punturekin. Zegokien txapela jaso zuten eta Luis Alberdi 'Beltza'-ri eskaini zioten, 30 urte bete dituelako dantza erakusten Dantza Suelto Eskolan. Neska eta mutil dantzari onenaren saria ere Aldalur eta Amubietari eman zioten epaileek. Bikote hau, gaur egun, Gipuzkoako txapelduna ere bada.
Lehenengo bost sailkatuak bikote hauek izan ziren:
1.- Maialen Aldalur eta Amets Amubieta (212 puntu)
2.- Garazi Gurrutxaga eta Asier Ibarguren (208 puntu)
3.- Ane Urruzola eta Asier Iriarte (193 puntu)
4.- Laura Olaizola eta Ioritz Galarraga (187 puntu)
5.- Miren Ibarzabal eta Mikel Subinas (186 puntu)
Azpeitiko Dantza Suelto Eskolako dantzari txikiek erakustaldia ere egin zuten txapelketaren bukaeran eta Helduen Euskal Herriko Dantza Txapelketa Nagusiko txapeldun Jon Ibargurenek eta Idoia Besadak ere dantza saioa egin zuten.