Azpeitiko Kultur Mahaiak zure babesa ere behar du, egin zaitez bazkide

2011/12/23
Urtean 10 euro besterik ez dira eta diru horrekin Mahaiari dituen proiektuak lantzen eta aurrera ateratzen lagunduko diozu. Adibidez, Sanagustin kulturgunea hobetzen. 366 bazkide gara orain eta 400era iritsi nahi dugu. Orri hau betetzen baduzu, gainera, ekitaldi, afari, liburu edota CDen zozketetan hartuko duzu parte.

2010eko abenduan Sanagustin kulturgunea ireki ostean, aurtengo uztailean osatu egin dugu. Kultur Mahaiak hartu du kudeaketa eta dinamika eman diogu kulturguneari; komunikazioan, Sanagustineko weba sortu dugu (eta haren sare sozialak), kulturguneko panela jarri eta hileroko eskuko agenda egokitu; horiez gain, II. Kulturaldia, lehen ohorezko bazkidea izendatu (Imanol Elias Odriozola), soziedadeen I. mus txapelketa (143 bikote), entitate ekonomikoekin lankidetza (Domusa)... 2012rako beste asmo batzuk ditugu eta kultur egutegia orekatzeari helduko diogu (diziplina aldetik, data aldetik, espazio aldetik...). Zure laguntza primeran etorriko zaigu lanean jarraitzeko.

Erantzuna gehitu