'Bidaia intimoak' dokumentala asteazken honetan
2011/12/27
'Argia' astekariarekin egindako akordioaren arabera, Sanagustinen hilero euskarazko edo euskarazko azpitituluak dituen dokumentala izango da ikusgai. Aurrena, 'Bidaia intimoak'. Bihar (asteazkena), 21:00etatik aurrera. Jon Maiak zuzendutako eta Orio ekoiztetxeak Korrika 16rentzat egindako lana da. Hona hemen trailerra. (egin zaitez bazkide Kultur Mahaian)