Urtezahar gauean, DJ festa
2011/12/28
01:30ean hasiko da Sanagustineko larunbateko saioa, Oier Aramendi DJ Ulea Aka Peloma eta Eñaut Aramendi DJ Linus "K" azpeitiarrekin. Bideoan, DJ Ulea Aka Peloma 2007an Azpeitian, Triku Festan. (egin zaitez bazkide Kultur Mahaian)
DJ festa izango da urtezahar gauean Sanagustin kulturgunean, 01:30etik aurrera. Hain zuzen, herriko bi lagunek jarriko dute musika: Oier Aramendi DJ Ulea Aka Peloma eta Eñaut Aramendi DJ Linus "K"-k. Biek urteak daramatzate musika elektronikoaren munduan murgilduta, euren soinu nortasuna lantzen.
Euskal Herriko eta atzerriko sortzaileen doinu berritzaileenak nahasiko dituzte Sanagustinen larunbat gauean. House, drum and bass edo dubstep estiloko doinuekin gau osoan dantza egiteko aukera izango da.