Gaztetxoentzako 'Goazen itsasora' emanaldia egongo da urtarrilaren 15-ean

2012/01/05
Gaztetxoentzako 'Goazen itsasora' emanaldia egongo da urtarrilaren 15-ean
Antzerkia eta ipuin kontaketa musikala da ikuskizuna, Iker Diazek egiten duena. Itsasoari buruzko istorio entretenigarriak kontatu eta kantu ederrak kantatzen ditu: "Komedia musikal dibertigarri eta hezigarri honetako narrazioak, haurren irudimenaren ur handi eta sakonak argiztatzen dituzten itsasargiak dira", dio obra honen sinopsiak. Adin guztientzako ikuskizuna da, baina batez ere, 3-9 urte bitartekoentzat pentsatua dago. Urtarrilak 15 (igandea), 17:30ean izango da. Sarrerak, 3 eurotan, salgai daude dagoeneko. (egin zaitez bazkide Kultur Mahaian)
Erantzuna gehitu