'Biladi Hadi' disko-liburua aurkeztuko dute kulturgunean

Disko-liburuaren izenburu osoa Biladi hadi, hamaika begirada Palestinari, Euskal Herritik da. 2010eko uztailean eta irailean Euskal Herritik Palestinara joandako brigadaren izena da Biladi Hadi eta hortik sortu da proiektua. "Kulturgintzan eta bestelako eremuetan lanean ari diren euskal herritarrek osatzen dute: musikariek, kazetariek, pailazoek, bertsolariek, zinemagileek, eta ikasleek, besteak beste", diote beraiek.
Liburua bidaia horietan ateratako argazkiekin osatua dago "palestinarren sufrikarioaren isla direnekin", eta ia 70 lagunek hitzak jarri dizkiote. Tartean, Pako Aristi eta Xabier Euzkitze azpeitiarrek. Diskoan, aldiz, 11 taldek hartu dute parte.
Bihar (asteazkena), 20:00etan, aurkeztuko dute disko-liburua, erakusketa jarriko dugu eta musika entzungo dugu Arramazka taldekoekin. Ondoren, luntxa egongo da. Erakusketa urtarrilaren 19a arte egongo da jarrita.