Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzerturako sarrerak kulturgunean ere badaude
2012/01/12
Hori horrela, urtarrilaren 29ko kontzerturako sarrerak eskuratzeko bi bide daude: bata, internet bitartez webgune honetan eta bestea, kulturgunean eskatuta. Sarrerak 10 eurotan daude aurrez erosiz gero. Egunean bertan 12 eurotan egongo da. Eta igande honetan izango den 'Goazen itsasora' haur ikuskizunerako sarrerak eskuratzeko ere bi bide horiek erabil daitezke. Kasu honetan, sarrerak 3 eurotan daude.