Itsasoan barrena bidaia egingo dute igande honetan haurrek 'Goazen itsasora' ikuskizunarekin

2012/01/13
Itsasoan barrena bidaia egingo dute igande honetan haurrek 'Goazen itsasora' ikuskizunarekin
Formatu txikiko antzerki eta ipuin kontaketa musikala eskaintzen duen ikuskizuna da, Iker Diazek egiten duena. Itsasoari buruzko istorio entretenigarriak kontatuko ditu eta kantu "eder hunkigarriz" apainduko: "Zatoz nabigatzera eta ipuin kresaltsuetan murgiltzera". 17:30ean hasiko da.

Obra hau egitean kontuan izan dute publikoa, "haurrak eta haien familiak" eta "originala eta pedagogikoa izateko" ahalegina egin dute: "Lanak ozeanoetako uren bizia eta armonia goratzen ditu era atsegingarri, ludiko eta hunkigarrian eta bertan bizi diren izaki eta altxorrak irudikatzen ditu". Eta horrez gain komedia musikal "dibertigarri eta hezigarria" izango dela diote.

Igandean (urtarrilak 15), 17:30ean hasiko da. Sarrerak salgai daude, 3€tan, webgune honetan bertan edota kulturgunean.

Erantzuna gehitu