Mediateka, ongi etorri!
2012/01/16
Sanagustin kulturgunearen ibilbidean beste aletxo bat jarriko dugu bihar (urtarrilak 17) mediateka zabalduta. Artxibategi txiki bat izango da eta edonork erabili ahal izango du kontsultak egiteko edota denborapasarako. Liburuak, aldizkariak, dokumentalak, argazkiak, Internet.. Denetik egongo da. Aurkezpena 18:00etan egingo dugu eta ondoren luntxa eskainiko. Gonbidatuta zaudete!