'Oroitarria' dokumentala gaur iluntzerako
2012/01/18

Argia emanaldien bigarren saioa izango da gaurkoa (urtarrilak 18)—Argiarekin elkarlanean Sanagustinen hilero euskarazko edo euskarazko azpitituluak dituen dokumentala botako dugu—. 1978 Sanferminetan gertatutako istorio latza du abiapuntu, baina 30 urte atzera egin eta orduko egoera politikoa ezagutzeko aukera ematen du. 21:30ean izango da.
Izenburua:
Sinopsia:
Pertsona edo gertaera gogoangarri baten oroigarri egiten den arkitektura edo eskultura lana. Germanen oroitarria, poliziak 1978ko Sanferminetan German hil zuten lekuan da. Botereak ahaztarazi nahi dizkigun pertsona, gertakariak eta zenbait erabaki politiko ekartzen ditu gogora. Gertakaera itzel horiek izan zirenetik 30 urte baino gehiago pasa badira ere, oroitarri honek oraindik egun gobernatzen dutenak gogaitzen ditu.