Otsailean Alurr Dantza Taldea kulturgunean izango dugu
2012/01/25
"Oinarri tradizional batetik abiatuz izaera berritzailea dugu. Dantza tradizionala, dantza klasikoa nahiz garaikidearekin bateratzen dugu, eta hau guztia, musika, erritmoa eta jantziekin batuta. Gainera, eszenatokiko estetika ere asko zaintzen dugu". Oinazez lan berriarekin etorriko zaigu Ibarrako taldea. Otsailaren 26an, igandean izango da. Sarrera, 6 eurotan egongo da (laister salgai)